XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. ÑAM... ÑAM... HAU GOSEA!

25. DRAKULAREN GAZTELURA GOAZ!

Unitate didaktiko bakoitza bukatu ondoren jolas berezi bat prestatuko dugu.

Hori egiteko, bi edo hiru egun beharko ditugu.

1) Jolasa prestatzeko.

Neska-mutilei emandako orientabideak irakurri eta denon artean plana egin eta materiala prestatu.

2) Jolasteko.

Bakoitzak pertsonaia bat aukeratu eta errepresentatu behar du.

Batzuk jaialdira joaten diren pertsonaiak izango dira.

Beste batzuk antolatzaileak.

3) Erreflexioa egiteko.

Egun berean, denbora ematen badigu, jolasari buruz hitz egingo dugu eta hurrengo fitxan gure iritzia emango dugu.

GAITASUNAK: Behaketa, hautematea, irudimena, adierazpide ezberdinak.

EDUKINAK:

Kontzeptuak: Gaia, egoera, ekintza, pertsonaia, eztabaida.

Prozedurak: Ingurua behatu eta irudimena garatu, gai batean pertsonaiaren bat aukeratu eta berarekin identifikatzeko eta jolas inprobisatuaren eran garatuko diren egoerak sortzeko.

Jarrerak: Nork bere burua beste pertsona baten lekuan jarri.

Inguruarekiko jakin-nahia.

Ikaskuntza soziala.

Iniziatiba.